XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Merke ta doaitxotzat diyozu? ¡Alajaña! Ez gera zuek beziñ aberatsak izango; bañan oraindik doangi bearrik ez daukagu: ez, enetxo; ta etzatzu etxe erre ori merke saldu dezutela esan: eun da amar milla peso etxe arren ordez geyegi dirala uste det: nik beiñepein enizkizuten larogei baño geyago eskeñiko.

- Ala zuri iduri arren, merkegi saldu zaizutela deritzat; bañan etzaitez orregatik asarretu; saldu erosiyetan gure senarrak konpon ditezela, ta kito.

- Nai ta nai ez; onak daude garai oyetan gizonak beren artu-emanetan guri sartzen utzitzeko: emakumeak sukaldean, eta albalitz eltzean nere senarrak, diyonez.

- Ala diyote gizonak berak nun nai dabiltzan bitartean: bañan berandutu zait, eta etxera nua:¿noiz ikusiko zaitut neregan, Zele ederra?.

- Noiz nai, egun oyetako batean juango naiz zuri ikustalditxo bat egitera.

- Ordu arte, bada, ta bitartean ondo bizi.

- Agur, Mirentxo.

Era ontan da pake ta maitetsu bi andre ayek alderatu ziran.

Miren, karrikaz karrika zijuala, beregan barrendu eta esaten ari zan: Polli etorri zanik ez dakite: ondo; ta bitartean nere Pello ain zintzoak, gezurti bat egiña,(...).